XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Birlandaketak Batzutan gaizki funtzionatzen duen gorputz atalen bat aldatu beharra dago.

Sarrien aldatzen diren atal edo organoak hauexek ditugu: Bihotza, birikiak, eta giltzurrinak.

Eritutako organo baten ordez sano den bat jartzeari birlandaketa deitzen zaio.

Birlandaketa batek bizia salba dezake.

Lehendabiziko birlandaketa da.

Oso garrantzitsua da organo berriek kaltetutako organoek zeuzkaten ezaugarri berberak eukitzea.

Era honetan gaitzespenari itzuri egiten zaio.

Birlandaketa ezinezkoa gertatzen denean aparailu mekanikoak erabili ohi dira eritutako organoa ordezkatu edo laguntzeko.

Giltzurrin artifiziala, audifonoa eta taupaerazkailua dira aurrekoen adibideak.

Ariketak 1. Bete itzazu haur txertakuntzen egutegia: hiru hilabete bost hilabete zazpi hilabete hamabost hilabete hemezortzi hilabete sei urte hamaika urte hamalau urte.

2. Ba al dakizu zer den organo birlandaketa bat? Aipa ezagunenak.

3. Zer da odol-sartze bat? Hauteman ezazu zertan datzan odol-biltegi bat.